viernes, 28 de marzo de 2008

Garapen Psikomotorea: ikasgaiaren inguruko hausnarketa pertsonala egiteko gidoia

Ikasturtea amaitzen ari da eta azterketa gertu dago. Honek beti sortzen du nolabaiteko ondoeza ikasleen artean. Honetaz jabeturik beste hautabide bat ematea deliberatu dut: ikasturtean zehar egindako bidearen narrazio pertsonala.
Narrazio pertsonal honetan EZ dituzu kontatu behar eskuratu dituzun gaitasun eta edukiak baizik eta zer berri ekarri dizun ikasgaiak, zein galdera, zalantza, arazo eta ziurtasun sortu dizkizun, zertan aldatu den haur hezkuntzari buruz zenuen ideia,... hitz gutxitan: zer izan den ZURETZAT Garapen Psikomotorea ikasgaia.
Lan hau guztiz pertsonala da eta horixe da nik baloratuko dudana. Hortaz, 1000-1200 hitzetako gutun batean, lehen pertsonan idatziko duzu zeure ibilbidea ikasturtean zehar.
Logikoa denez, hemen ez dago Gutxiegi, Nahiko, Ongi, Oso Ongi eta Bikain, hala ere, nire galbahe subjektibotik pasako dira gutunak eta nire ustez zerbait berri eta pertsonala ekartzen dutenek azterketarik egin ez eta ikasgaian Bikain kalifikazioa lortuko dute. Besteak azterketaren galbahe objektiboagotik pasako dira, hauek ere, agian, Bikain lortuko dutelarik.

1 comentario:

jose miguel correa dijo...

Bueno me parece bien lo de cambiar la forma de evaluacion, pero creo que habria que hacer una reflexión y adaptación a nuestras asignaturas. Yo lo voy a hacer así. Le daré una proyección personal, quizá resulte una herramienta bastante parecida pero personal. Creo que es muy valioso enfrentarse a esa trasformación personal.
Además creo que ganaríamos en identidad si la llamásemos herramienta de evaluación "elkarrikertuz"